Hala adierazi du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak Harira saioan, Aramaioko anbulatorioko mediku Aitor Montesek -bere jardueran euskara erabiltzeagatik jasotako mezuengatik- beste mediku bati jarritako salaketaz galdetuta. Hizkuntza eskubideen 2022ko egoeraren gaineko txostenari buruzkoak ere erantzun ditu, izan ere, berriki aurkeztu du Behatokiak iazko urtean Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekiko izan ziren hutsune nagusiak eta arloz-arloko egoeraren azterketa jasotzen dituen txostena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.