Lorabarri astearen barruan hainbat ekintza egingo dituzte. Horietako bat izango da bigarren eskuko azoka, maiatzaren 13an. Azokarako materiala ekonomatuan jasoko dute, martitzenetan eta eguenetan 17:30etik 20:00etara; eta, zapatutan 11:00etatik 13:00etara.
Jasoko duten materiala izango da: adin eta neurri guztietako arropa eta osagarriak; umeendako motxilak, bizikletak, haur-aulki altuak, patineteak... eta, etxerako tresnak: irratiak, jogurterak, kafeterak...
Erabilgarri ez dagoena birziklatzera botako da eta azoka ondoren geratzen dena Emausera eramango da.