'Aita Mari' ontzia misio berri baten atarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 20a, 08:39

Aita Mari ontzia misio berri baterako prest da. Horrela azaldu du hainbat misiotan boluntario lanak egin dituen Izaskun Arriaran erizain aramaioarrak. Itxaropena dute urtarril amaierarako lortuko dituzte beharrezkoak diren baimen guztiak, baina egoera ez da erraza; izan ere, Italiak traba berriak jarri ditu.

Une honetan Castelloko Vinaroz portuan dago itsasontzia eta urtarril amaieran abiarazi nahiko luke misio berria tripulazioak. Migrazio krisia gori-gorian den honetan, baina, Italiako agintariek gogortu egin dituzte erreskateak egiteko bete beharreko baldintzak eta traba berriak jarri dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak