ALBISTEAK

Buzoi komunitarioak jarri dituzte Aramaioko Gantzaga eta Eguzkierripa auzoetan banaketak errazteko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urtarrilaren 10a

Buzoi komunitarioak jarri dituzte Aramaioko Gantzaga eta Eguzkierripa auzoetan Correosen eta Udalaren banaketak errazteko; hasiera batean, proiektu pilotu modura. Eguzkierripan bi gunetan jarri dituzte; batean sei buzoi daude eta bestean lau. Gantzagan, aldiz, gune bakarrean, denera 20 postontzi. Gantzagan, orokorrean, gustura daude proiektu berri honekin eta Aramaioko Udaleko ongizate zinegotzia den Cristina Etxenausiak adierazi du beste auzoetara zabalduko dutela poliki-poliki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak