Esperientzia honen onena zera da, Grimaldoren esanetan: "Jendeak euskaraz egiteko aukera badu eurak euren hizkuntzan aritu daitezkeela, egunerokoan familian egiten duten moduan". Etxeko hizkuntza euskara izatea nahiko lukeela azaldu zuen orain dela bi urte; bada, bide onean doazela dio. Semearekin liburuak euskaraz irakurtzen ditu, eta horrek asko laguntzen dio euskara hobetzen. Ingurukoendako mezua ere badu: "Egunero nago prest eurak euskaraz entzuteko eta dakidan gutxia hitz egiteko".