Rikardo Azkargortak irabazi du Aramaioko 31. kaleko margo lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urr. 14a, 11:33

Etxaguen auzoan egindako margolanak eman dio Aramaioko margo lehiaketako sari nagusia Rikardo Azkargorta bergararrari.

Ukuilu barruan egindako margolana da, baserritarra agertzen dena. "Pozik nago emaitzarekin. Eguraldi txarra iragarrita zegoenez barruko zerbait egitea pentsatuta neukan. Orain bi urte baserria kanpotik margotu nuen, eta barrua ikusi nuenez pentsatu nuen hurrengo baterako leku ona izan zitekeela", dio Azkargortak.

Erantzun polita

39 margolari aurkeztu dira lehiaketara; horietatik 4 aramaioarrak, eta 18 aramaioar gazteak. "Oso lan politak egon dira. Kanpotik etorri direnak maila handiko margolariak dira", azaldu du Ana Martiarena Kultura zinegotziak. 

Epaimahai lanak egin dituzte: Richard Perez Francok –presidentea–, Alberto Belerdik, Nacho Gonzalez Calvok eta Eduardo Alsasuak. "31 urte daroa Richard Perezek Aramaioko sariketara etortzen", gaineratu du. Martiarenak nabarmendu du margolariek asko estimatzen dituztela Aramaiok txokoak. 

Herritar onena

Bigarren saria irabazi du Carlos Espigak eta hirugarrena Iker Mugarrak. Herritar onenaren saria, aldiz, Jose G. Arrillagak irabazi du: "Oso pozik nago. Teknika mistoa erabili dut, grafitoa oinarri duena". Orain dela gutxi etorri zen Madrildik Aramaiora bizi izatera Arrillaga.

Gaztetxoen kategorian, irabazlea Ines Mugarri Cilla izan da; bigarrena Izar Alberdi Trejo; eta, hirugarrena Lide Abarrategi Txintxurreta.

Sastiñan egongo dira ikusgai

Lehiaketara aurkeztutako margolanak ikusteko aukera egongo da barikuan, 18:00etatik 19:30era; eta, zapatuan eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak