Gogoan hartu behar da, bestalde, sei finalistetako lau aramaioarrak izan direla, eta Abarrategik zein Agirrek Euskal Herriko bertso txapelketa nagusirako txartela lortu dutela. Lortutakoaz, bertsolaritzak Aramaion duen indarraz, bertsolari gazteen lanaz eta beste kontu askoren inguruan aritu da Abarrategi. Agirrek, Amilburuk eta Igoak ere egin dute nork bere balorazioa.