Asteburuan ikusi ahal izan dute Aramaion Aita Mari dokumentala, Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituen izen bereko itsasontzia protagonista duena. Bertan izan zen Izaskun Arriaran, itsasontziaren hainbat misiotan parte hartu duen erizain aramaioarra. Javi Juliok zuzendutako eta iazko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatutako ikus-entzunezkoak itsasontziari bi urtetan zehar egindako jarraipena jasotzen du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.