HEMEN DEBAGOIENA

Sukaldean duten trebezia erakutsi dute Aramaioko nerabeek astebukaeran

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko azaroaren 22a

Masterchef saioaren antzera, lau taldetan banatuta, lau plater ezberdin prestatu dituzte Aramaioko gazteek, onena zein izango den lehian.

Aramaioko nerabeak elkartzeko eta elkarren artean ondo pasatzeko dinamikak prestatzen dihardute udatik, eta astebukaeran ere arrakasta izan zuen deialdiak, 18 gaztetxok parte hartu zutelako eskolako jantokian egindako Masterchef erako lehiaketara. Tortilla, paella, San Jakoboak, gazta tarta... Jakien itxura, behintzat, ederra izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak