Arabako lau eta erdiko txapelketa iritsi da amaierara. Zapatuan, uztailaren 17an, finalak jokatuko dituzte Ogeta pilotalekuan.
Olaizola finalera
Gazte mailan, Julen Olaizola aramaioarra finalean izango da. Aurrez aurre izango du Laudioko Arkaitz Eskuza. 10:00etan izango da finala.
Finalerdia Markel Arriolabengoaren aurka jokatu behar zuen Olaizolak, baina Arriolabengoa baja izan zen azken orduan eta 22-00 eginda sailkatu da finalerako Olaizola.
22 urtez azpikoetan, finalerdiak
Bigarren aramaioar bat ere finalera iristeko aukerekin dago. 22 urtez azpikoen kategorian, Asier del Campok finalerdia jokatu beharko du eguenean, Amurrioko Isaia Mardarasen aurka. 17:00etan izango da lehia, Ogetan. Finalerdia irabazten duenak finala jokatuko du uztailaren 17an.
Atzo, domeka, final laurdenak irabazi zituen del Campok Urtzi Jausororen aurka 22-11.