Aramaioko ur parkea, zabalik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 28a, 16:21

Egubakoitzean zabaldu zuten Aramaioko ur parkea. Eguraldi ona lagun, ume kuadrillatxo bat elkartu zen parkean, uraz eta jolasaz gozatzeko.

Udalak dagoeneko arautu du ur parkeak aurtengo udan izango duen ordutegia: eskolako opor egunetan, astelehenetik domekara bitartean, 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik; eta ikasturte berria hasten denean, astelehenetik egubakoitzera 16:30etik 19:30era, eta zapatuetan eta domeketan 11:00etatik 19:30era bitartean.

Arau batzuk ezarri dituzte bertan: ezin da ez jan, ez edan; ezin da kristalezko botilarik sartu; ezin dira ibilgailuak sartu; eta ezta animaliak ere. Era berean, nabarmendu dute ur parkeko ura ez dela edangarria. Jende gehiegi pilatzen bada gunean, txandak egiteko eskatu dute udal arduradunek.

Erlazionatuak

Gustura ibili dira umeak ur parkean jolasean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021 eka 26 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak