Arlaban-3 estazio meteorologikoaren harira aurkeztutako alegazioak baztertu ditu Diputazioak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 9a, 10:10

Araban zentral eolikoa jartzeko proiektuari alegazioa.

Aramaioko Udalak eta hainbat herritarrek aurkeztutako alegazioak ez ditu onartu Arabako Foru Aldundiak. 111 alegazio aurkeztu zituzten guztira; bada, guztiak ezetsi dituzte, eta aurrera egingo dute estazio meteorologikoarekin.

Arlabanen estazio meteorologikoa jartzeko dagoen proiektuaren aurrean, bai Udalak eta baita herritarrek ere alegazioak aurkeztu zituzten: hain zuzen, 111 alegazio.

Alegazio guztiak zentzu berean aurkeztu dira: Diputazioari eskatzen zaio administrazio prozedura gelditzeko, estazio meteorologikoa instalatu/desinstalatzeko proiektua gauzatuko den zonaren interes publikoa adierazteko. Asmoa da haize neurgailuak jartzea, eta ikustea ea bideragarria den edo ez parke eoliko bat egitean han.

Diputazioak ez ditu onartu alegazioak eta proiektuarekin aurrera egitea erabaki du. Dokumentu honetan ikus daiteke Diputazioaren erantzuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak