Aramaion parke eoliko bat eraikitzeko haize-neurketak egin nahi dituzte Arlabanen

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko api. 12a, 19:30

Haize-neurketak egiteko 81 metroko dorre bat ezarri nahi dute Arlabango mendatean. Energiaren Euskal Erakundeak eta Ibedrolak osatzen dute Aixeindar sozietateak eskatu du neurketak egiteko baimena. Helburua, Aramaion parke eoliko bat eraikitzea litzateke.

Arlaban mendatearen inguruan haize-neurketak egiteko lizentzia eskatu du Aixeindar sozietateak (Energiaren Euskal Erakundea %40a, eta Iberdrola %60a), Aramaion parke eoliko bat eraikitzeko asmoarekin.

Arabako Boletin Ofizialean, gaur, astelehena, eman dute txostenaren hasierako pausoaren berri. Horrela, urbanezina den Aramaioko lurretan, 81 metroko dorre bat eraikitzeko prozesua martxan jarri nahi dute. Dorrea, kable bidez mantenduko da zutik, eta ez du zimentazio beharrik izango. Arabako Diputazioan alegazioak aurkezteko 20 eguneko epea egongo da.

Araban, dagoeneko, bi parke eoliko daude martxan. Elgea-Urkilla mendizerran bat, eta Badaian bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak