Epaileek ez zuten lan erraza izan, taula gainera igo ziren Haizea Aranak, Oihane Pereak, Itsaso Piquerrek, Maddi Aiestaranek, Miren Artetxek eta Alazne Untxalok neurri politean jardu zutelako Ainhoa Urien gai jartzaileren eskakizunen aurrean.
Umore giroan antolatutako sariketa da Señora, emakumezkoak batu eta bertsotan egitea da helburua, baina ahaztu barik, sariketa dela, eta lehiakortasun puntua ere eman gura diotela.
Hurrengo finalistak datorren astean erabakiko dituzte, hilaren 24an Mutrikun egingo duten bigarren kanporaketa saioan. Eta, finala Lesakan jokatuko dute, maiatzaren 8an.