Aurtengo edizioa berritasunekin dator, gainera: gehienez 100 hitzeko kopurua izan dezakeen mikroipuinen saila bultzatu dute. Sintesi ariketa izango dela argi dute antolatzaileek, eta erronka izango den arren, aldi berean erakargarria ere izango dela uste dute.
Lehiaketari freskotasuna emango dion sail berriaz gain, eskolako gaztetxoei zuzendutako ohiko sailak ere egongo dira. Dagoeneko egin dute eskolan komunikazio lana; izan ere, eskolatik bideratzen dituzte maila horietako lanak.
Lanak liburutegian entregatu beharko dira, gutun-azal batean sartuta, eta ezizenarekin sinatuta. Gutun-azal berean sartu behar dira, aparteko orri batean, ezizenari dagokion izena eta kontakturako telefono zenbakia. Sari banaketa Aste Santu ondoren egingo dutela aurreratu dute: egoerak behartuta, ez dute ekitaldirik egingo, sariak banan-banan banatuko dituzte.