'Gorbeian bizi Gorbeian erosi' kanpainak herritarren fidelizazioa bilatu nahi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 23a, 10:00

Gorbeiako kuadrillak eta Gorbeia Inguruetako Landa Garapenerako Elkarteak jarri dute martxan kanpaina. Gorbeian bizi Gorbeian erosi kanpainaren barruan Harraskatu eta irabazi txartelak banatuko dituzte kanpainara atxiki diren establezimenduetako bezeroen artean.

40.000 txartel inguru banatuko dituzte eskualdeko 88 establezimendutan, 698 sarirekin. Gorbeialdeko Kuadrillak emango duen sariaz gain, establezimenduek ere euren gain har dezakete ekimena, sarien kopurua handituz. 

Aramaioko establezimenduak

Ekimenera Aramaioko 15 establezimendu batu dira: Iturrioste garajea, Coviran Kintelena, B. Lopez harategia, Ibarra botika, Anus ile-apaindegia, Ibarra Okindegia, Paska arrandegia, Arbel kooperatiba, Iturrieta sagardotegia, Añai taberna, Anboto taberna, Dukiena jatetxea, Unzueta sagardotegia, Eder ile-apaindegia eta Ekonomatoa.

Nola egin: kontsumitu eskualdean

Eskualdeko jarduera guztiak –tokiko kontsumorako kupoiak, esperientziak, nekazaritza-elikadurako produktuak, artisautza, sari zuzenak…– irabazteko aukera egongo da. Horretarako, eskualdeko establezimenduetan kontsumitu beharko da, kupoia hartu, harraskatu eta irabazi.

Saririk lortzen ez dutenak, zozketa

Saririk lortzen ez duten txartel guztien artean bi lagunentzako bi bazkariren edo afariren zozketa egingo dute.

Gorbeian bizi Gorbeian erosi kanpainaren helburuak dira:
 • Herritarrak euren herrietako saltokietara joatea eta horietan aurkitu eta kontsumitu dezaketena zuzenean ezagutzea sustatzea.
 • Fidelizazioa sustatzea.
 • Merkataritzak tokiko ekonomian duen zeregin garrantzitsua ikusaraztea, tokiko produktuen eta zerbitzuen sustatzaile gisa.
 • Herriak eta haien jarduera dinamizatzea eta, beraz, herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
 • Gorbeialdeko biztanleen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalari laguntzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak