Entitateek irailaren 27ra arte izango dute Euskaraldian izena emateko aukera, baina testuingurua ikusita malgutasuna egongo dela diote. Herritarrek ahobizi edo belarriprest bezala parte hartzeko aukera izango dute Euskaraldian, eta horretarako identifikazio txapa eramango dute. Herritarren kasuan, izena emateko epea irailaren 24an zabalduko da.