Egokitutako neurriekin baina Aramaioko Rallysprinta jokatu egingo da

Miren Arregi Amasorrain 2020ko ira. 8a, 15:09

Nahiz eta egoera ez ohikoan egon, aurten ere, Aramaioko Rallysprinta jokatuko da. Datorren zapatuan egingo da, irailaren 12an.  Pandemia egoerak bultzatuta gaia aztertu ostean, egokitutako neurriekin aurrera egitea erabaki dute. 

Koronabirusaren pandemiak zalantza eta beldur asko ekarri ditu arlo guztietara eta ez dira salbuespena rallyak. Hala ere, Azpikorazing elkarteak eta Euskadiko Federazioak neurriak hartuta, aurrera egitea erabaki dute eta zapatuan, hilaren 12an egingo da Aramaioko XIX. Rallysprinta. Joan den asteburuan errekonozimenduak egiten aritu dira zirkuituan bertan.

Zapatura begira hartutako neurri bereziak hainbat dira, esaterako, Ibarran kiroldegi ingurua bakarrik erabiliko da egiaztapenak egiteko. Eta Kotxeen asistentziak, orain arte Pedro Inazio Barrutia kalean egiten zirenak, Errotabarri ingurura eramango dira. Publikoari itxita egongo dira gune horiek eta sari ematea ere ez da publikoa izango. Ez hori bakarrik, lasterketan zehar, federazioko arduradunek ikusleen neurriak betetzen dituztela ziurtatuko baitute eta Ertzaintzarekin segurtasuna indartuko da, batez ere karrera hasi aurretik eta ostean. Kotxe kopurua ere, murriztu egin da.  Gainera, Ibarran tabernariei laguntza eskainiko zaie, elkarlanean jende pilaketak eta arau-hausteak ekiditeko. 

Aurten, 50 auto ibiliko dira nor baino nor. Lasterketa 15:00etan hasiko da eta 14:00etan moztuko dute bidea. Hiru manga izango dira eta ibilbideari dagokionez, beste urte batzuetako berdina izango da, hau da, Andramaixako gurutzebidean hasi eta Uribarrin bukatuko da, Hirubidetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak