"Ikerketa lan bat dago oinarrian, ikusteko nola irudikatu den hilekoaren gaia artean. Hortik abiatuta, artelan batzuk erosi nituen, beste batzuk eskatu, denak batu, eta ikusgai jarri. Tabu izan ohi dena ikusaraztea da helburua, eta hilekoari lotzen zaion mezu negatiboari buelta ematea, begirada feminista batetik", dio Aldazabalek.
Dimentsio kolektiboaz gain bizipen oso pertsonalak dituen gaia izatera, era askotara iru-dikatzen eta iradokitzen da hilekoa erakusketan.
Eta hileko ezak ere badu bere lekua: "Abortua, haurdunaldia, menopausia..."; dena, domekako bisita gidatuan, 12:00etan; bisita mantendu egin dute, talde txikietan egingo dute.
Txakur Gorria
Txakur Gorria Emakumez osatutako sormen taldearen ekarpena du, besteak beste, erakusketak. Askotariko lanak daude erakusketan, batzuk esplizituak eta beste batzuk iradokitzaileagoak.
Edurne Kortabarria
Hileko-kopak irudikatu ditu aramaioarrak bere lanean. Bertako zein nazioarteko artisten "kalitate handiko" obren artean, saiatzen da Ainhoa Aldazabal erakusketa hartzen duen tokiko lagunen bati ere lekua egiten.
Beste ekintzak, bertan behera
Martxoaren 8aren bueltako egitarauko beste ekintzak, Feminismo beltza-ri buruzko saioa eta Carmen y Lola filma bertan behera geratu dira, koronabirusagatik.