Bi talde eta hiru saio izango ditu Aramaiok Arabako Bertso Kuadrilla Artekoan

Julen Iriondo 2020ko urt. 23a, 15:53

Bertso Egunaren atariko goizean aurkeztu zuten Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketa Aramaioko udaletxean. Txapelketaz gain, idatzizko modalitatea ere izango du Kuadrilla Artekoak, eta denera 280 lagun inguruk hartuko dute parte. Hala, txapelketako lehen saioa egubakoitzean izango da, Marixekako sozidadean, 20:30ean, hasita.

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa txapelketa izango da, batetik, eta Arabako kuadrilletako dozena bat lagun inguruko taldeek hartuko dute parte: Hiru-sei bertsolari artean, eta gai-jartzaileak, epailea, argazkilaria, sukaldaria… talde bakoitzean: "Taldeka parte hartzeak bertsogintza (bertsolari berriak, epaile eta gai-jartzaileak) eta inguruko bertsolaritza mugimendua (bertsozaleak) astintzen ditu. Parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu, bertsozaletasuna sustatzen du, baina parte-hartzetik", azaldu dute gaurko aurkezpenean.

Hamabi talde izango dira denera aurtengo txapelketan, horietako bi Aramaiokoak: Konde Basoko Iluek eta Izenbakuek. Taldeak lau multzotan banatuko dituzte –Aramaioko biak, elkarrekin, Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin taldearekin batera–, bakoitza hiru talderekin. Talde bakoitzak bi saio izango ditu multzo barruan, bat etxean eta bestea kanpoan. Multzo bakoitzeko onenak eta puntuen araberako beste bik egingo dute aurrera. Hamabi saio izango dira ligaxkan, hiru finalaurreko gero eta finalaurreko bakoitzeko bi taldeetako onenarekin hiruko finala martxoaren 28an Murgian. Aurretik, ligaxkako bi saio eta finalaurreko bat izango dira Aramaion, asteburu honetan, otsail erdikoan eta martxoaren 7an. 

Idatzizko modalitatean edozein kolektibok hartu ahalko du parte; bertsoak aurrez prestatu eta saioetan jende aurrean abestuko dituzte gero, jendearekin ere bai, kasu batzuetan. Hamazazpi talde aurreikusi dituzte modalitate honetan.

[Informazio gehiago]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak