Adineko aramaioarren eguneko arretarako zentroak zortzi urte egin ditu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 28a, 12:10

Atzo, irailak 27, ate irekiak izan zituzten Aramaioko Lurgorri pasealekuan dagoen eguneko arretarako zentroan. Zortzi urte egin ditu aurten eta egun zortzi erabiltzaile ditu. "Herri txikia da Aramaio eta adineko jende asko dugu. Zortzi lagunendako zerbitzua da, ez da asko, baina gutxienez haientzat eta haien familientzat oso zerbitzu inportantea da. Lantalde oso ona dugu, gainera", dio ongizate zinegotzi Cristina Etxenausiak. Goizean zehar egin zuten ospakizuna, tartean Bizente Goikoetxea abesbatzaren emanaldi labur batekin.

Zentroko langile Leire Espinosak azaldu duenez, astelehenetik egubakoitzera eguneko sei orduz egoten dira. "Zentroaren helburu nagusia da prebentzio lana egitea euren mendekotasuna ez dadin areagotu. Horrez gain, jendearekin egotea oso inportantea da eurentzat; etxera doazenean badute zer kontatu". Esandako moduan, zortzi erabiltzailerendako lekua dauka zentroak eta badu itxaron zerrenda. Ezaugarrien artean daude 65 urtetik gorakoak izatea, Araban erroldatuta egon behar izatea eta menpekotasun gradu zehatz bat izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak