Zazpigarrenez antolatu dute Aramailur elkarteko kideek Lorabarri Astea, Aramaion. Aste honen baitan, hainbat ekintza egin dituzte eta azoka izan da ekimen hau borobildu duena. Azokan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako ekoizleek beraien produktu ekologikoak jarri zituzten postuetan. Aurtengoan gainera, bigarren eskuko arropen postua izan da berritasuna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.