Xabi Igoa nagusi Legutioko finalerdian

Txomin Madina Milikua 2019ko mar. 9a, 23:50

Igoak lortu du saioko puntuazio altuena eta ondorengo hiru postuak ere aramaioarrentzat izan dira: Manex Agirre izan da bigarrena, Peru Abarrategi hirugarrena eta Aitor Ugarte laugarrena.

Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen finalerdia egon da jokoan arratsaldean Legution, eta parte-hartzaileen zerrenda ikusita, esan zitekeen herrikideen arteko finalerdia zela, sei bertsolarietatik bost izan dira eta Aramaiokoak.

Behin goraino bete den aretoan egin beharreko lan guztiak eginda, Xabi Igoa izan da puntu gehien lortu dituena, 339rekin. Bigarren izan den Manex Agirrek 334 lortu ditu; Peru Abarrategik, 332; Aitor Ugartek, 310; Serapio Lopezek, 305,5; eta Andere Arriolabengoak, 299. Dulantzin jokoan egongo den bigarren finalerdiaren ostean jakingo da zeintzuk egongo diren martxoaren 30eko Gasteizko finalean.

Urtetako lanaren emaitza

"Aretoan sekulako giroa egon da; eta norberaren barne gorabeherak alde batera utzita, orokorrean ondo joan da", esan du Igoak behin saioa irabazita; eta pozik agertu da aramaioarrek egindako lanarekin: "Urte askoan egindako lana agertu da gaur. Matematikoki ez, baina esan daiteke Manex eta biok finalean gaudela, eta Peruk ere badituela aukerak. Aitor anaia laugarren geratu da, eta duen adinerako sekulako lana egin du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak