Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final-laurdenean Eli Plazaola aritu zen gai-jartzaile moduan, eta ariketa guztien ostean, puntuazioaren berri eman zuen:
Saioko puntuazioa
Xabi Igoa : 237,5 puntu
Andere Arriolabengoa: 231 puntu
Peru Abarrategi: 224,5 puntu
Beñat Garaio: 211,5 puntu
Unai Anda: 204 puntu
Manu Bendala: 203 puntu
Finalerdietarako bertsolariak ere zeintzuk izango diren adierazi zuten. Lehenengo finalerdian, Legution, martxoaren 9an honako hauek izango dira: Aitor Ugarte, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Serapio Lopez eta Xabi Igoa. Martxoaren 16an, Dulantzin, bigarren finalerdian, berriz: Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez.