Ternuaren Arrasateko egoitzan egin du gaur goizean Euskal Mendizale Federazioak Mendi Eskiko Euskal Selekzioaren aurkezpena. Dozena bat kide izango ditu selekzioak denboraldi honetan, tartean, Aitor Ugarte aramaioarra. Selekzioko kideek Ternuak diseinatutako jantzia eroango dute, birziklatutako arrantzaleen sareekin egindakoa eta Alemaniako ISPO azokan saritu berri dutena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.