Hiru hitzordu
Aramaion hiru hitzordu antolatu dira eta dagoeneko horietatik bi burutu dira. Lehen abenduaren 23an izan zen, Dantzaz konpainiaren Ehunak ikuskizunarekin, atzo, berriz, haziak basoan izeneko joko-instalazioa eraiki zuten Aramaioko kultura etxean. Azken hitzordua, hilaren 30ean burutuko da, 18:00etan, animalien eta naturaren munduko sekretuetan barrena bidaiatzea proposatzen duen film laburren saioa egingo dute.