HEMEN DEBAGOIENA

Euskarazko Irakurle Klub Feministaren lehen saioa, astelehenean

Julen Iriondo 2018ko urriaren 10a

Astelehenean izango da euskarazko Gorbeialdeko Irakurle Klub Feministaren aurkezpen saioa, Aramaioko kultura etxean. Urte hasieran jarri zuten martxan gaztelerazkoa –jarraitzen du oraindik–, eta asteleheneko aurkezpenaren ostean hileko hirugarren eguenetan egingo dute euskarazkoa. 

Hain zuzen, berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidean edo 945-43 01 67 zenbakian eman daiteke izena, eta parte hartzera animatzen diren pertsonen bizilekuaren arabera herriz herri txandaka egingo dituzte hileroko hurrengo saioak. 

Azaroko saiorako Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia (1993-2016) lana irakurri beharko dute parte-hartzaileek, Hondarribiko alardeari buruzko liburua. Izan ere, Irakurle Klub Feministan irakurriko dituzten lanen egileak emakumeak izango dira beti, eta, oro har, ikuspegi feminista izango duten lanak izango dira. 18:00etatik 20:00etara izango da lehen saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak