Goiz partean Aramaioko hainbat auzo bisitatu zituzten, Arriola eta Arexola, besteak beste. Eta ondoren, bazkaltzeko elkartu ziren kiroldegian. Txalaparta doinuekin egin zieten harrera, eta aurreskua dantzatu gero. Ondoren, bapo bazkaldu zuten, kontu-kontari.
Batzuek elkar ezagutzen zuten, beste askok ez, eta ahaztu ezin daitekeen egun pasa izan zuten guztiek, bereziki filipinarrek.