ALBISTEAK

Ama-semeak irabazle Aramaioko patata tortilla lehiaketan

Julen Iriondo 2018ko ekainaren 30a

Jakeline Elkorobarrutiak nagusien mailan eta Aimar Arriolabengoak gazteetan irabazi dute jaietako txapelketa gastronomikoa. Sei tortilla izan dira lehian, zein baino zein goxoagoak. 

Epaimahaiak ebazpena eman ostean, sariak banatu –70 eta 30 euro lehenengoarentzat eta bigarrenarentzat, kategoria bakoitzean– eta plazan zebiltzan herritarrek dastatu ahal izan dituzte tortillak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak