'Eta orain zer?', orain arrakastaz gozatzera

Julen Iriondo 2018ko eka. 29a, 12:54

Papargorri abesbatzak hilabete luzeetan prestatzen ibilitako antzerki musikatua taularatu zuen atzo arratsaldean, Eta orain zer? izenburupean. Kultura etxeko aretoa goraino bete zen, eta publikoak gogotik jo zuen txalo amaieran. Munduan zehar bidaia egin eta hainbat txokotako abestiak abestu zituzten Papargorrikoek.

Taldeko kide Maria Izagak, ezustean –taldekideek ere ez zekiten–, prestatutako idatziaren irakurketarekin hasi zen saioa, ezin modu hunkigarriagoan. Abesbatza bat zer den, eta eurena, Papargorri, zer den azaldu zuen, eta negar malkotan utzi zituen hainbat, Larraitz Arriolabengoa zuzendaria tartean.

Ondoren etorri zena bidaia bat izan zen. Papargorrikoek irudikatu zuten aurtengo jai bezperako saiorako partiturak falta zituztela, eta munduan zehar ibili ziren partituron bila: Zeelanda Berria, Japonia, Mexiko... eta abeslariek herrialde haietako kantuak kantatu zituzten. 

Ia ordubeteko saioaren ostean, eztanda egin zuen giroak, eta publikoak biziki eskertu zuen Papargorrikoek ez atzo bakarrik, baizik eta hilabete luzeetan egindako lana. "Zailtasunak gaindituta, ze izan dira, aurrera atera dugu proiektua; talde lan izugarria izan da, gutako bakoitza izan da garrantzitsua", zioen Arriolabengoa zuzendariak, euren abesbatza "familia bat" dela ere nabarmenduz. "Oso pozik" zeuden taldekide guztiak oholtzako lanak amaituta.

Erlazionatuak

Papargorri abesbatzaren ikuskizuna

Julen Iriondo 2018 eka 29 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak