Aramaioko Udalarekin bildu eta Gureia bisitatu du ahaldun nagusiak

Julen Iriondo 2018ko urt. 31a, 10:14

Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia, eta Pilar Garcia de Salazar, ahaldun nagusiordea, Aramaioko udalbatzako ordezkaritzarekin bildu da berriki, eta Gureia auzo-gunera eere egin du bisita. Foru Planeko dirulaguntzarekin egindako lanak ikusten egon ziren, kanalizazioa, lurzorua eta bestelako zerbitzuak.

400.000 euro inguruko kostua izan zuten lanok, eta %90 Foru Planeko diruarekin ordaindu zuten. 30 bizilagun inguru ditu Gureiak, eta haien "eguneroko bizitzak, obra hauekin, hobera egingo duen ustea" agertu zuen Pilar Garcia de Salazar ahaldun nagusiordeak.

Gureiara bisita egin aurretik, udaletxean bildu ziren Aldundiko eta Udaleko ordezkariak. Aramaioarrek dituzten arazoen eta beharren berri eman zioten Diputazioari: "AHTrekin ditugun arazoak, erresidentzia baten beharra, obrekin eta pistekin ditugun arazoak...", zioen Lierni Altuna alkateak. Foru Aldundia euskaldundu eta erakunde bien arteko harremanetan euskara normaltasunez erabili ahal izateko aramaioarren nahiaren gainean ere jardun zuten.

Alkatea gustura agertu zen Aldundiko arduradunen bisitagatik eta interesagatik. Aramaioarren eskaerak aztertzeko asmoa agertu zuten haiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak