ALBISTEAK

Maria Izaga eta Manex Arriolabengoa Aramaioko kantu jaialdian

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko azaroaren 13a

Euskararen Egunaren bueltan egitarau zabala antolatu dute Aramaion. Atzo iluntzean izan zen ekitaldietako bat, Euskal Kantuen Jaialdia, hain zuzen ere. Euskal Herriko zenbait herritatik etorritako beste hainbat musikarekin batera Aramaioko Maria Izaga abeslariak eta Manex Arriolabendoa gitarra jotzaileak hartu zuten parte. Mikel Laboaren Izarren hautsa eta Zea Maysen Oihu kantak abestu zituzten. Azken hori da bideoan entzugai dagoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak