Atzo, eguena, egin zuten Aramaioko udal ordezkariek urriko osoko bilkura. Sei gai zeuden onartzeko, eta denak aho batez onartu ziren 5. puntua izan ezik, Lurgorriren plakaren inguruan EAJk aurkeztutako hain zuzen.
Iraileko osoko bilkurako akta onartzeaz bat, alkatetza ebazpenen berri eman zuen Lierni Altunak. Bi puntu hauek inongo arazorik gabe onartu ziren. Jarraian Gureia auzoko euri urak bereizten dituen saneamendu sarea, elektrizitate, kale argiteria eta telefono kanalizazioak eta zoladura proiektua jarri zuten mahai gainean. Lehenik eta behin, proiektua eta honen zuzendaritza daraman LKS enpresak lanen kostuan egindako birdoitzea onartu zuten. Hala, lanen kostua 493.671,47 eurotik 491.218,00 eurora jaitsiko da. Horrez gain, obra kontratua esleitzeko espedientearen hasiera ematea onartu zuten. Udalaren asmoa da lanen esleipena eta hauen hasiera urtea amaitu baino lehen egitea.
Jarraian, terrazen ordenantzaren hasierako onarpena egin zuten. Alor fiskalean kuota ezberdinak jarri dituzte herriko tabernek dituzten mahai eta terraza mota bakoitzeko. Behin behineko onarpenaren ondoren Arabako Lurraldeko Historikoko Aldizkari Ofizialean publikatuko da eta alegazioak aurkezteko epea egongo da.
Ondoren etorri zen atzoko osoko bilkuran onartu ez zen gai bakarra. Bihar 100 urte beteko dira Lurgorri abertzalea jaio zela, eta horren harira Aramaion bere omenez jarritako kalean zegoen plaka berria jartzea adostu zuten bi alderdiek, aurretik zegoena jausi egiten zelako eta ez zuelako Lurgorri nor izan zen ondo islatzen. Lierni Altunak testu bat proposatu zuen, baina EAJk testu hori aseptikoegia zela eta, euren testu propioa jartzeko proposamena eraman zuen atzoko bilkurara. EH Bilduko sei ordezkariek auka bozkatu zuten, eta EAJren proposamenak ez zuen aurrera egin.
Hona hemen alderdi bakoitzak proposatutako testuak:
EH Bilduren testua:
EAJren testua:
Lurgorriren urteurrenaren baitan, hitzaldi bat egingo dute azaroaren 9an Aramaion, Jose Mari Velez de Mendizabalen gidaritzapean.