ALBISTEAK

Bukatu dira Aramaioko jaiak

Imanol Beloki 2016ko uztailaren 5a

Atzo amaitu ziren Aramaioko San Martin jaiak, eta behar den moduan gainera. Urteroko ohiturari jarraituz, kuadrillen arteko pikia eta mozorro afaria izan ziren besteak beste.

Egubakoitzean hasi, eta atzo amaitu zituzten Aramaioko San Martin jaiak. Arratsaldean, kuadrillen arteko pikia jokatu zuten herriko gazteek, eta sei kuadrilla animatu ziren jokoetan parte hartzera.

Gogotsu ekin zioten txapelketari eta gainera herritar ugari izan izan zen parte hartzaileak animatzen. Jokoak lehiakorrak direla adierazi zuten ikusle batzuek.

Aurten, bost joko egin dituzte, eta ondoren, finala. Gainera, joko berri batean, errekara ere jaitsi ziren koloretako harrien bila.

Irabaztera baino, parte hartzera joan ziren soilik batzuk, eta bikain pasatu zuten arratsaldea. “Bixente Totxa Ausente” taldea izan zen garaile, baina hala ere, oso ongi pasatu zuten parte-hartzaile guztiek.

Gauean, jokoetatik deskantsua hartu ondoren, jaiak bukatzeko mozorro afaria egin zuten aramaioarrek herriko plazan. Mozorro ezberdinez gain, urrezko gibela jaso zuen Iker Arriolabengoak juergista onena izateagatik. Bestalde, giro aparta izan zen afarian, eta umorez amaitu zituzten Aramaioko jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak