Gureia proiektua, onartuta

Arantzazu Ezkibel 2016ko eka. 16a, 15:39

Ezohiko osoko bilkura egin dute gaur goizean Aramaion. Gureia auzoan egin behar dituzten zoladura lanak eta euri uren saneamendua gauzatzeko proiektu teknikoa onartu dute. LKSk egin du lan hori.

Aho batez onartu dute Gureia auzoan egin behar dituzten lanen proiektu teknikoa. Udalak LKSri esleitu dio proiektua eta obra zuzendaritza egitea. Orain, foru aldundira aurkeztu behar dute proiektua; aldundiak onartutakoan, lizitaziora aterako dituzte lanak.

Plan foralaren barruan egin behar dituzte Gureian zoladura eta ur saneamenduaren lanak. Udalak LKSri esleitu zion proiektua egin eta obra zuzendaritza eramatea, 15.000 eurotan. Bada, auzotarrekin elkartu eta adostu ondoren, gaurko ez ohiko osoko bilkuran onartu dute Aldundian bihar aurkeztu beharko duten proiektu teknikoa.

Gureian egingo dituzten lanak izango dira: euri urak bereizteko saneamendu sarea sortzea; elektrizitatea, kale argiteria eta telefono kanalizazioak eta zoladura lanak. Auzotarren kezkak ere jaso ditu proiektuak, arekekin zerikusia dituztenak.

Gaurko ez ohiko bilkurak izan duen beste puntu bat ehiza barrutiaren ustiapenaren alokairuaren baldintzak onartzea izan da. Aho batez onartu dute proiektua. Aramaioko lur guztiak sartuko dira ehiza barrutian, eurenak ez sartzea eskatu duten jabeenak izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak