92 lagunen parte-hartzea eskertu zuen Txirritolak literatura lehiaketako sari banaketan

Leire Kortabarria 2016ko mai. 28a, 11:03

Adin guztietako ume eta gurasoak batu ziren egubakoitz arratsaldean Txirritolaren literatura lehiaketako sari banaketan, kultur etxean. Gustura azaldu dira antolatzaileak aurtengo erantzunarekin: 92 lagunek hartu dute parte.

Txirritola euskara elkartea pozik azaldu da aurtengo lehiaketak izan duen erantzunarekin; 1. eta 6. maila arteko ume eta gaztetxoak zeuden deituta eta, horrez aparte, helduen kategoria ere izan da; denetara, 92 lagunek hartu dute parte eta, hori eskertzeko, denei diploma bana eman zieten. Horrez gain, 1. eta 2. mailan, lehenengo sari bana eman zuten, eta, hortik aurrerako kategorietan, 1. eta 2. sari bana. Helburua euskaraz idazteko grina bultzatzea da, eta, hori bete denez, balorazio positiboa egin du Txirritolak.

Giroa berotzen hasteko, antzerkia izan zen lehenengo, eta ume eta helduek gustura egin zuten barre Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup antzerki parte-hartzailearekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak