Herri borondatea defendatzeko Frackingaren inguruko mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk atzo egindako osoko bilkuran. Herritarren gehiengoaren ahotsa entzunez, 2015eko ekainean Legebiltzarrak hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidraulikoan ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko legea onartu zuen. Bada, Espainiako gobernuak lege horren aurka helegitea jarri du.
EAJk, bere aldetik, hainbat puntu gehitzea eskatu zituen: Frackinga bakarrik ez, jeltzaleek uste dute beste hainbat gaietan ere Espainiako gobernuak muturra sartu duela: besteak beste, etxebizitzen legean, enpleguaren legean eta Ertzaintzako OPEan... Jeltzaleek aurkeztutako lau puntuak bateragarriak zirela ikusita, adostasunera iritsi eta aho batez onartu zuten mozioa.
Diru-laguntzak
Diru-laguntzen arloan, azken urteetan egin den moduan, eskola garraio gastuetarako 2016ko diru-laguntzak onartu zituzten aho batez.
Euskara ikastea sustatzeko diru-laguntzak eta 2017ko jai egun ofiziala uztailaren 3a, astelehena, izatea ere onartu zuten atzoko osoko bilkuran.