Erakustaldi polita egin zuten Arabatxo Federazioko abeslariek joan zen asteburuan Aramaion. Arabako Haur Abesbatza Txikien Eguna ospatu zuten zapatuan. Herriko Papargorri abesbatzako kideek, Laudioko ArteOn eta Gasteizko Edruna, Olabide, Samaniego eta Marianistak ikastetxeetako abesbatzak izan zituzten gonbidatu. 110 haurrek elkarrekin abestu zuten arratsaldean lepo beteta zegoen kiroldegian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.