Ume, nagusi eta erretiratu. Denak elkarrekin irten dira santa eskean. Bi taldetan banatuta dabiltza herriko auzoetan kantuan. Talde batek Eguzkierripa aldera egin du eta besteak Zalgoruntz jo du. Azkeneko asteetan entseguak egin ostean, gaurkoan, ikasitakoa praktikan jartzeko eguna dute.
Trikiti eta pandero soinuak
Eguraldia lagun izan dute, eta gogotsu hasi dute eguna. Trikiti eta pandero soinuek lagunduta egingo dute kantuan, eta bertsolariek bertsotan.
Arratsaldean kalean ibiliko dira
Bazkalorduan Iturrieta sagardotegian elkartuko dira denak. Ondoren, arratsalde partean herriko kaleetan ibiliko dira.