Aramaioko Erretiratuen Egunean herriko nagusienak ere omendu dituzte euren etxeetan udal ordezkariek. Altzako Mari Angeles Beitia eta Eguzkierripa auzoko Valentin Beitia izan dira omenduak, biak 97 urtekoak.
Ahal izan duten erretiratuak, berriz, kalean elkartu dira. Esaterako, 92 urte dituen Carmen Zurbanok esan du primeran pasatzen zebilela herriko dantzarien emanaldia ikusten zegoen bitartean. Gaineratu du, azokako postu baten herrian egiten duten ikastaro bateko bere eskulanak zeudela, besteak beste, eta gustura joaten dela urtero erretiratuen bazkarira.
Aurten 100 lagun inguru elkartu dira kiroldegiko bazkarian, eta urtero bezala, zozketak ere egin dituzte.
Aurretik, baina, taloa jan eta barazki eta artisauen azokan zegoena ikusteko eta erosteko aukera izan dute bertaratu direnek. Postuak jarri dituztenak orokorrean pozik zeuden izan dituzten salmentekin.
Animaliak ikusteko feria ere jarri dute, eta txikienak batez ere pozik ibili dira horien inguruan.