Gaur bertan ekin dio Aramaioko alkate Lierni Altunak UEMAko haren jardunari. Datozen lau urteotan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzorde berria Zestoan bildu da aurreko lantaldeak eginikoa baloratu eta lan-ildo berriak zehazten hasteko.
Altunak adierazi du gogotsu dagoela jardun berriari ekiteko. Bera izango da Debagoieneko ordezkari bakarra. Era berean, Aramaio da mankomunitate horren barruan dagoen Arabako udalerri bakarra. Udalean euskarari ematen dioten garrantziari buruz galdetuta, egunerokotasunean nola lan egiten duten azaldu du.
Azken lau urteetan Maren Belastegi bergararra izan da UEMAko presidente; orain aldiz, Josu Labaka azpeitiarrak hartu du haren lekua.