ALBISTEAK

Urteroko ohiturari jarraituz, Marixekako Amaren arrimura

Txomin Madina Milikua 2015eko irailaren 6a

Oinez, bizikletan edo autoan, ez dira gutxi izan gaur goiz partean Aramaioko Uribarri auzoan egin duten Marixeka Eguna ospatzera joan direnak. Askorentzat urteroko zita, Marixekako Amaren baselizaren ingurumarietan Aramaiokoak eta Otxandiokoak izan dira nagusi eta hamaiketakoa egiteko ia denek Gure Aterpea elkartekoek jarritako postuan egin dute geldialdia. Elkartekoek 30 litro salda eta 250 txorizo pintxo prestatu dituzte eta  Aramaioko trikitilariek alaitu dute eguna.

Erlazionatuak

Giro ederra Marixeka Egunean

Maider Arregi 2015 ira 06 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak