Erabaki garrantzitsuak hartu zituzten atzo Aramaioko osoko bilkuran, batez ere hirigintza arloan. Besteak beste, Foru Planerako bi proposamen aurkeztea onartu zuten, Matxainkale zabaldu eta txukuntzeko lanak eta Gureia auzoko azpiegiturak konpontzeko obra. Uribarriko zubitik Mendako baserriraino bidea konpontzeko urgentziazko kreditu aldaketa bat ere onartu zuten aho batez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.