Sekulako beroa, baina umore on are handiagoa. Horrela laburbildu daiteke Aramaioko San Martin jaietako azken eguna. Goiz-eguerdi partean etxeko txikienak izan ziren protagonista, ume jolasetan eta apar-jaian, eta bazkalostean helduxeagoek hartu zieten erreleboa, koadrilen arteko pikean. Betiko jokoez gain, berriak ere izan zituzten eta, eta Aristo-Krazia taldea izan zen trebeena. Parte hartzen zuten lehen aldia izan zen batzuentzat; urtetako esperientziarekin, entrenamendu saioak eginda eta estrategia pentsatuta joan ziren, aldiz, beste batzuk. Benetako partidua gauean jokatu zuten, ordea: mozorro-afaria izan zuten eta, gero, juerga. Urrezko Gibelaren saria Mikel Ruiz de Azua Marto-rentzat izan da aurten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.