Agente turistikoak bidaiari bihurtu dira gaurkoan Aramaion. Arabako eta Bizkaiko hainbat agente turistiko etorri dira Aramaiora, Gorbeia ezagutu programaren barruan. Bailararen aberastasuna zuzenean ezagutzea izan da bisita gidatuaren helburua.
Aramaio eta ekoizleak
Aramaioko Ibarra, Barajuen eta Azkoaga auzoak bisitatu dituzte, eta baita Agate Deunaren ermita ere. Juan Mari Arriolabengoa produktoreak ekoizten duen Aldeko Eztia ezagutu dute eta ondoren Iturrieta sagardotegian bazkaldu dute.
Hurrengoa, uztailaren 14an
Gorbeia ezagutu programa urtean bita egiten dute: hurrengo jardunaldia uztailaren 14an izango da. Orduan, Gorbeiako Bizkaiko aldea bisitatuko dute.