Aramaioko jaiak 2015

Jai-giroz bustitako asteburua izan dute aramaioarrek

Ander Larrañaga 2015ko uzt. 6a, 16:56

Asteburu borobila izan dute aramaioarrek; izan ere, barikuan San Martin jaiek eztanda egin eta gero, ekintzaz eta jai-giroz jositako egunak izan dituzte. Aurten, lehengo ogibideak gogora ekarri eta lau herritar omendu dituzte Cristina Etxenausia zinegotziak emandako pregoian: Fermin Etxebarria, Santi Elejalde, M. Luisa Gonzalez de Audikana eta Jesusa Bergaretxe izan dira omendutakoak.

Bestalde, askotariko beste ekintza asko egin dituzte: umeendako antzerkia, patata tortilla txapelketa, erromeria, hockey partiduak, herri kirolak, dantzak, txistulariekin diana eta irrintzi lehiaketa izan zituzten, besteak beste. Irrintzi lehiaketa aurrenekoz egin dute aurten Aramaion, eta lehen saio honek, 20 parte hartzailetik gora izan ditu.

Nahiz eta zapatuan pilota partiduak egongo diren, gaur bukatuko dira sanmartinak; izan ere, egun potoloa izango dute gaurkoan Aramaion, kuadrillen arteko pikea eta herri afaria direlako askorendako hitzordu garrantzitsuenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak