"Gure taldeko trikiti irakasle Aritz Alustizaren eta pandero irakaslearen bitartez lortu dugu Gozategi ekartzea. Gonbidatu bereziak izango dira, zalantza barik. Oso pozik gaude horregatik", adierazi dute antolatzaileek.
Jaietan eta ospakizun berezietan modu aktiboan parte hartzeaz gain, iaz erabaki zuten herriarendako beste ekitaldi bat antolatzea: "Iazkoa oso ondo irten eta horregatik erabaki dugu aurten ere errepikatzea", adierazi dute trikiti eskolakoek. Gaurko ekitaldia antolatzeko Udalaren laguntza ere jaso dute.
Afaria Añai tabernan
Kontzertuaren ostean afaria egingo dute Añai tabernan. Astean zehar jarri dituzte sarrerak salgai, baina gaur bertan ere erosteko aukera egongo da: "42 lagunendako lekua dago; horiek bete arte txartelak erosi ahalko dira". Umeek sei euro eta erdi ordaindu beharko dute eta helduek, berriz, 15 euro.