Santa Ageda batze berezia egingo dute Aramaion urtarrilaren 31n

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urt. 23a, 16:26

Azken urteetako ohituraren jarraituz, Santa Ageda batzea modu berezian ospatuko dute Aramaion aurten ere. Lau eragile batu dira urtarrilaren 31n egingo den eskerako: Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak, Trikitixa Eskola eta Bertso eskola. Urtarrilean zenbait entsegu egin ostean, auzoz auzo eta baserriz baserri joango dira, aspaldiko tradizioari eutsiz.

Eztarriz sano eta kantatzeko gogoz daude Aramaion, eta aurten ere Santa Ageda batzea modu berezian ospatuko dute. Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak, Trikitixa Eskolak eta Bertso Eskolak hartuko dute parte urtarrilaren 31n egingo den eskean. Aspaldiko ohitura zahar bat berreskuratzeko eguna baino gehiago izango da aramaioarrendako. 

Bizente Goikoetxea plazan elkartuko dira goizean eta hortik, bi taldetan banatuta, auzoz auzo eta baserriz baserri joango dira. Baserrietan giro berezia sortzen omen da, Bizente Goikoetxea abesbatzako presidente Jose Luis Madinaren arabera. 

Herritik sortua eta herriarendako egina

Ondoren bi taldeak elkartuko dira Iturrieta sagardotegian bazkaltzeko. Bapo bazkaldu ostean talde bakarrean jaitsiko dira, denak batera, eta Ibarrako kaleak girotuko dituzte. Jasotako dirua herriari beste zerbait eskaintzeko bideratuko da. 

Lau entsegu egingo dituzte guztira, atzokoa azken aurrekoa izan zen. Kultura etxean elkartu izan dira, baino atzokoan hitzaldi bat zegoela-eta osoko bilkuren aretoan elkartu ziren. Askotariko doinuak prestatu dituzte, bertsolarien bat-batekotasunaz jantzita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak