Sekulako giroa Aramaioko Erretiratuen Egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 27a, 15:47

Erretiratuen Eguna ospatu zuten zapatuan Aramaion. Erretiratuendako ez ezik, aramaioar guztiendako egun handia dela argi geratu da aurten ere. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen goizean bereziki. Askotariko produktuen azoka eta ganadu feria, txistulariak eta dantzariak izan ziren eta eguna borobiltzeko, 111 erretiratu izan ziren kiroldegiko bazkarian.

Herriko jaiak izango balira bezala, sekulako giroa egon zen zapatuan Aramaioko Erretiratuen Egunean. Herri osoa inplikatu zen eguna borobila irten zedin: Udala, bertako zein kanpoko baserritarrak, herriko elkarte gastronomikoak, txistulariak, dantzariak, Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak...

Askotariko eskaintza

Nardeaga kalean gora jarritako azoka izan zen eguneko izarra. 60 postutik gora aurten ere, eta askotariko eskaintza bertako zein kanpoko produktuei dagokienez: onddoak, barazkiak, frutak, gazta, eztia, pastelak, eskulanak, bitxiak, sukalderako erremintak...

Ganadu feriak ere ez zuen hutsik egin eta talogileek ere sendo egin zuten lan. Era berean, Gure Esku Dago ekimeneko eta Fracking Ez taldeko kideek ere euren aldarrikapenen berri eman zuten. Eguneko protagonistak ederto ibili ziren. 

Kiroldegian egindako bazkarian 111 erretiratu elkartu ziren. Bapo bazkaldu ostean, Udalak hainbat opari banatu zituen eta, detailetxoez gain, aurten ere sari potoloak bidaiak izan dira

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak