Etxebarria aramaioarra nazioarteko artzain onenekin lehian

Mireia Bikuña 2014ko ira. 19a, 15:33

13 txakurrek parte hartuko dute Oñatin jokatuko den Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketan. Tartean egongo da Argi txakurra. Fernando Etxebarria aramaioarraren gidaritzapean lehiatuko da Arabako txapelduna izatearren. Proba, domekan, 10:30ean hasiko da.

Araian lortu zuten Arabako txapelketa Etxebarriak eta Argik, eta garaipen hark eman zion Oñatin lehiatzeko aukera. Urduri dago, baina irabazteko asmoarekin doala esan digu. Jakinda, hori bai, Oñatikoa, inguruetan antolatzen den txapelketarik zailena dela.

Bi froga

Txakurrek bi froga egin beharko dituzte. Lehenengoan artzainaren aginduei kasu eginez, artaldea hartu eta zelaiaren erdian dagoen hesitik pasa beharko da. Ondoren zelai barrenean dagoen makila baten ondora eramango du artaldea, eta bukatzeko epaimahaiak adierazitako hesitik pasa beharko da: eskuinetik edo ezkerretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak